Euskalbar

Sari bat eman diote Euskalbarri: bi@2007

Zazpi@2007 saria

Eta ez da nolanahiko saria: hor goian ikus daitekeen banner polita oparitu digute.

Teknopataren txokoan lehiaketa bat antolatu dute 2007an euskarazko mundutxo digital honetan onenak izan omen diren ekarpenak hautatzeko. Azkenean internauten botoei esker bigarren postua eskuratu dugu. Seguru guk baino lan gehiago egin dutenek atzerago gelditu direla, baina ze arraio, kristoren ilusioa egiten digu.

Eskerrik asko Euskalbar erabiltzen duzuen milaka lagunei. Ez da txantxa, ez, Mozillako webguneko estatistikek gezurrik ez badiote:

  • Euskalbar 3.0: 3.500 deskarga
  • Euskalbar 3.1: orain arte, 4.500 deskarga

Eskerrik asko denoi.

Mezu honen argitaratze data 2008/02/06 da, eta Bestelakoak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Grisleun, azal berria Euskalbarrekin erabiltzeko
Zenbat jendek erabiltzen du Euskalbar? »

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.