Euskalbar

Arazorik Euskalbarrekin?

2007/12/12 admin

Euskalbarren azken bertsiora eguneratu den jendearen artean, zenbaitek arazoak eduki dituzte barrako hainbat botoirekin kontsultak egiteko.

Auzi hau konpontzeko lehen bidea Euskalbar desinstalatu eta berriro instalatzea izan ohi da. Hau eginda ere arazoak bere horretan jarraitzen badu, mesedez idatzi posta elektroniko bat niri (Asier Sarasua) eta Euskalbar leheneratzeko argibide gehiago emango dizkizuet.

Funtzionamendua kategorian sailkatua | 5 erantzun »

Hemen dago Euskalbar 3.1

2007/12/10 admin

Aurreko mezuan esan bezala, eguneraketa honekin euskararen baliabide gehiago kontsultatu ahal izango dira Euskalbarren bidez: Ereduzko Prosa Gaur, Klasikoen Gordailua, Wikipedia eta Elebila.

Horrez gain, Euskalbarren erabiltzaileen eguneroko lana erraztuko duten zenbait laster-tekla sortu ditugu:

  • Ktrl+Alt+A: barra erakutsi/ezkutatzeko
  • Ktrl+Alt+Z: hizkuntza hautatzeko botoiaren zentzua aldatzeko
  • Ktrl+Alt+S: Euskalbarren testu-kutxara joan eta bertan dagoen testua hautatzeko
  • Ktrl+Alt+H: hiztegien menua erakutsi/ezkutatzeko
  • Ktrl+Alt+T: testuinguru-menua erakutsi/ezkutatzeko

Bertsio berria Mozilla gehigarrien webgunetik deskarga eta instalatu daiteke. Hurrengo egunetan bertsio berri honen gainerako berrikuntzak azalduko dizkizuegu. Berrikuntzen zerrenda osoa hemen dago.

Bertsioak, Funtzionamendua kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

Hiztegi eta baliabide gehiago Euskalbarren: Ereduzko Prosa Gaur, Klasikoen Gordailua, Elebila eta Wikipedia

2007/11/25 admin

Euskalbar euskararen alorreko baliabidez hornitzen jarraitzen dugu. Erabiltzaileen iradokizunei kasu eginez, hurrengo bertsioarekin beste lau webgunetan egin ahal izango dira kontsultak:

  • Ereduzko Prosa Gaur
  • Klasikoen Gordailua
  • Elebila
  • Wikipedia

Euskalbarren ohi den bezala, webgune hauetan kontsulta egiteko modu orokorra gaitu da. Badauzkagu kontsulta espezifikoagoak integratzeko asmoa, Euskalterm-ekin egin genuen bezala, baina oraindik ez dugu erabaki zein den aukera hori garatzeko biderik egokiena.

Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

Euskalbar 3.0 bertsioaren bideoa

2007/11/15 admin

Bideo honetan Euskalbarren 3.0 bertsioak dituen aukera nagusiak erakusten dira.

Bertsioak, Funtzionamendua kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

Hurrengo mezuak »
  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.