Euskalbar

Euskalbarren 3.2 bertsioak frantsesa, ingelesa eta latina dakartza

Elhuyarrek bere hizkuntza-zerbitzuak on line jarriko zituela baliatuz, Euskalbarren bertsio berria prestatu eta kaleratu dugu.

Euskalbar 3.2 bertsioaren berrikuntza nagusia frantsesezko hiztegiak kontsultatzeko aukera da. Orain Euskalterm-ek eskaintzen duen frantsesezko terminologia eta Elhuyarrek sarean jarri duen euskara-frantsesa-euskara hiztegia erabil daitezke. Horrez gain, frantsesezko lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri, Firefox frantsesez duen edonork Euskalbarren interfazea ere hizkuntza berean erabili ahal izan dezan.

Bestalde, Elhuyarren ingelesa-euskara-ingelesa hiztegian kontsultak egiteko aukera berria ere sortu da. Garapen hau Euskalbarren aurreko bertsioan ingelesezko hiztegietan egin zitezkeen kontsultak osatzera dator.

Euskalbar berriak Euskalterm-eko latinezko terminologia ere erabil dezake. Erabiltzaile batek Google Code-ren webgunean egindako iradokizun bati erantzun dio garapen honek.

Amaitzeko, hemendik aurrera Elhuyarren gaztelania-euskara-gaztelania hiztegia Elhuyarren webgune berritik atzituko da.

Euskalbar 3.2 denon gustukoa izatea espero dugu. Zuzenean instalatu nahi izanez gero, sakatu hemen. Inork iradokizunen bat badauka, ez ahaztu hemen utz dezakeela.

Mezu honen argitaratze data 2008/07/16 da, eta Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Zenbat jendek erabiltzen du Euskalbar?
Euskalbar 3.3: Firefox 3.1erako prestatutako bertsioa »

3 erantzun “Euskalbarren 3.2 bertsioak frantsesa, ingelesa eta latina dakartza” mezuan

  1. zabaldu.com-(e)k esan du:
    2008/07/17 / 12:45 pm

    Euskalbar 3.2 kalean da…

    Atzodanik eskura dago Euskalbarren bertsio berria. Nobedadeen artean aipatu behar kontsultak frantsesez nahiz latinez egin daitezkeela eta Elhuyarren hiztegi berria ere integratu dela. Aurreko bertsioa instalatuta dutenei eguneraketa automatikoki agert…

  2. jolaus-(e)k esan du:
    2008/07/17 / 4:42 pm

    Chapeau!

    Zorionak lagunok; bikaina benetan zuen gehigarria!

  3. Patxi-(e)k esan du:
    2009/11/06 / 1:00 pm

    Posible al da gmail-en instalatzea euskalbar? Tresna izugarrizko ona baita.

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.