Euskalbar

Euskalbar 3.4 euskara-japoniera hiztegiarekin dator

Euskalbarren bertsio berri honek Goihata enpresak egindako eskakizun zehatz bati erantzun dio. Goihataren laguntzarekin garatuta, argitaratu berri den Euskalbar 3.4 bertsioak euskara-japoniera hiztegian kontsultak egitea ahalbidetzen du. Horrez gain, japonierako lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri.

Euskalbar moldatuko genuela baliatuta, beste aldaketatxo bat sartu dugu: orain Ereduzko Prosa Gaur webguneko kontsultak beste metodo bat erabiliz egiten dira, baliabide honen arduradunen iradokizunari jarraituz. Aldaketa honek ez du eraginik Ereduzko Prosa Gaur webgunetik jasotzen den informazioan.

Mezu honen argitaratze data 2009/03/18 da, eta Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Euskalbar 3.3 AMOn argitaratu dute jadanik
Euskalbar 3.5 eta 3.6: bi eguneraketa batera »

2 erantzun “Euskalbar 3.4 euskara-japoniera hiztegiarekin dator” mezuan

  1. Jon-(e)k esan du:
    2009/03/23 / 12:05 pm

    Euskalbar 3.4 bertsio berrian norabide bakar bateko Euskara-Japoniera sartu da.
    Hau da Euskara -> Japoniera hiztegia sartuta dago, baina alderantzizkoa Japoniera -> Euskara ez dago sartuta, naiz eta http://www.goihata.com/eu/japoniera-hiztegia/ bi norabidekoa izan.
    Norbaitek galdetuko du, zergatik ez da sartu? GoiHatak itzulpenak egiten ditu, baina bere baliabide informatikoak mugatuak dira. Nola nahi ere GoiHata-ren asmoa da aurrerantzean bi norabideak (Euskara Japoniera) sartzea Euskalbarren eta hiztegia bera ere gehitzen joatea.
    Euskalbar taldeko Asier Sarasua ere eskertu nahi dugu, bertsio eguneraketa honetan emandako laguntzagatik.

  2. Euskalbar 3.0., Txukun idazteko hiztegi-lana izugarri erraztuko dizun tresna (ia) miragarria « Eskolatik e-plazara-(e)k esan du:
    2009/06/21 / 11:19 am

    [...] Euskalbar 3.4. ere atera dute (2009ko martxoan), euskara-japoniera hiztegia ere gehitu [...]

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.