Euskalbar

Euskalbar 3.3: Firefox 3.1erako prestatutako bertsioa

Firefox 3.1 kaleratzeko oraindik denbora asko falta bada ere, bertsio horrekin bateragarria den Euskalbarren bertsio berria prestatu dugu. Hiru aldaketa txiki egin dizkiogu, besterik ez. Alde batetik, Euskaltzaindiak bere webgunea berritu duenez, moldaketatxo batzuk egin behar izan ditugu Euskalbarrek Hiztegi Batuaren kontsultak modu egokian egin ditzan. Bestetik, Open-tran datu-baserako kontsultak orain kontsulta konbinatu gisa ere egin daitezke. Azkenik, Elhuyarren hiztegiak kontsultatzean azentu-markekin zegoen arazoa konpondu da.

Euskalbarren bertsio berria Mozillaren AMO webgunean dago abenduaren 17tik, AMOko editoreek oniritzia eman diezaioten zain. Ordura arte, ez duzue jasoko eguneraketaren berri zuen Firefoxen.

Hala ere, Euskalbar berria probatzeko irrikan bazaudete, AMO webgunean izena eman eta ondoko helbidetik instala dezakezue:

https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addons/versions/5811#version-3.3

Kontuan izan AMOko erabiltzaile-kontua sortu beharko duzuela bertsio berri hau eskuratu nahi baduzue.

On egin.

Mezu honen argitaratze data 2008/12/28 da, eta Bertsioak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Euskalbarren 3.2 bertsioak frantsesa, ingelesa eta latina dakartza
Euskalbar 3.3 AMOn argitaratu dute jadanik »

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.