Euskalbar

Euskalbar 3.3 AMOn argitaratu dute jadanik

Hilabete igaro ondoren, azkenik Mozillaren addons.mozilla.org (AMO) webguneko editoreek oniritzia eman diote Euskalbarren bertsio berriari. Aurreko bertsioa egun batetik bestera gainbegiratu baziguten ere, oraingoan denbora gehiago behar izan dute. Kontuan hartu behar da AMOren editore gehienak boluntarioak direla, eta hedapenak gainbegiratzeko lana ez dela lanik gustagarriena ere. Hala ere, pixka bat azkarrago egin zezaketen, ezta? ;-)

Datozen egunetan zuen Firefoxen jasoko duzue Euskalbar eguneratzeko oharra. Itxaron nahi ez baduzue eta lehenbailehen erabili nahi baduzue, joan Firefoxeko “Tresnak > Gehigarriak” atalera eta sakatu “Bilatu eguneraketak” botoia.

On egin.

Mezu honen argitaratze data 2009/01/25 da, eta Bertsioak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Euskalbar 3.3: Firefox 3.1erako prestatutako bertsioa
Euskalbar 3.4 euskara-japoniera hiztegiarekin dator »

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.