Euskalbar 3.8: bost hiztegi berri eta botoi guztiak ezkutatzeko aukera
Bertsio berri honetan hiztegi gehiago gehitu dizkiogu Euskalbarri. Hain zuzen, bost gehiago dira oraindik aurrera kontsultatu ahalko diren hiztegiak:
- Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
- Energia Hiztegia
- Telekomunikazio Hiztegia
- Lexikoaren Behatokiaren Corpusa
- Consumer Corpusa
Lehen hirurak, botoien bidez edo Enter sakatuz kontsultatzeaz gain, bilaketa konbinatuetan ere erabili ahal izango dira.
Bestalde, barran dugun botoi-kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, edozein botoi, baita hizkuntzei lotutakoak ere, ezkutatzeko aukera ematea erabaki dugu. Beraz, botoi guztiak ezkutatu edo erakutsi ahal izango dira bertsio berrian.
Azkenik, azal berria gehitu dugu bilaketa konbinatuetarako: grisleun. Eskerrik asko Gotzon Egia.
On egin.

2010/09/29 / 10:34 pm
[...] This post was mentioned on Twitter by Julen, Mikel Iturbe and Ricardo Gómez, assar. assar said: Euskalbar 3.8: bost hiztegi berri eta botoi guztiak ezkutatzeko aukera http://is.gd/fATaN #euskalbar [...]
2011/03/10 / 1:13 pm
Pentsatu duzue Euskalbar-en bertsio eguneratua prestatzea, Firefox 4.0 ateratzen denerako?
2011/03/10 / 4:04 pm
Ari gara. Bidali genuen bertsio berria Mozillaren AMO webgunera, baina atzera bota digute, orain arte bilaketa konbinatuak egiteko erabiltzen genuen modua jadanik ez delako onargarria segurtasunaren ikuspuntutik. Auzi hori konpondu bezain laster berriro bidaliko dugu, ea onartzen diguten.
Euskalbar bertsio berriaren berritasunak ikusi nahi duenak, bideo honetan ikus ditzake:
http://vimeo.com/20604159