Euskalbar

Euskalbar 3.7 bertsioak Zehazki hiztegia dakar

Euskalbarren bertsio berri honetan Zehazki hiztegia kontsulta daiteke barran kokatutako botoi baten bidez. Horrez gain, aldaketatxo bat egin dugu testu-kutxan eta orain haren tamaina aldagarria da: kutxaren eskuineko aldea eskuinera edo ezkerra mugituz, txikitu edo handitu egin daiteke, eta horrela barran botoi gehiago edo gutxiago erakuts daitezke.

Bestalde, lehendik zeuden hurrengo akatsak konpondu dira:

  • Hiztegi Batua bilaketa konbinatuetan ezin kargatu izana
  • Bergarako hiztegiaren URLa aldatu zen eta ez zen kargatzen
  • Labayru hiztegia bilaketa konbinatuetan erakustean arazoa zeukan Windowsen

Mezu honen argitaratze data 2010/05/04 da, eta Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Euskalbar 3.5 eta 3.6: bi eguneraketa batera

3 erantzun “Euskalbar 3.7 bertsioak Zehazki hiztegia dakar” mezuan

  1. Gotzon Egia-(e)k esan du:
    2010/05/06 / 11:56 am

    Euskalbar 3.7rekin ez dabil ondo grisleun.css azala.

    Taularen zutabeen zabalera proportzionala da, dirudienez, eta aldatu egiten da, desitxuratu ere bai, kontsulta batetik bestera.

    Zer egin behar nuke taularen zutabeei zabalera finko bat ipintzeko?

  2. Gotzon Egia-(e)k esan du:
    2010/05/07 / 11:14 am

    Euskalbar 3.7rekin ez dabil ondo grisleun.css azala (WinXP + Firefox 3.6): Shift+Enter kontsulta eginda, zutabeak ez dira zabaleran berdinak, baizik edukiaren arabera banatzen dira proportzionalki, kontsulta bakoitzean desberdin.

    Zer egin behar nuke zutabeen zabalera berdina izan dadin? CSSan zerbait alda daiteke?

  3. Gotzon Egia-(e)k esan du:
    2010/05/14 / 8:15 am

    Konpondu dut grisleun.css azala, eta orain ongi dabil Euskalbar 3.7rekin.

    Beraz, ez egin jaramonik aurreko mezuei.

    Nahi baduzue, bidaliko dizuet bertsio berria.

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.