2009/03/18 admin
Euskalbarren bertsio berri honek Goihata enpresak egindako eskakizun zehatz bati erantzun dio. Goihataren laguntzarekin garatuta, argitaratu berri den Euskalbar 3.4 bertsioak euskara-japoniera hiztegian kontsultak egitea ahalbidetzen du. Horrez gain, japonierako lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri.
Euskalbar moldatuko genuela baliatuta, beste aldaketatxo bat sartu dugu: orain Ereduzko Prosa Gaur webguneko kontsultak beste metodo bat erabiliz egiten dira, baliabide honen arduradunen iradokizunari jarraituz. Aldaketa honek ez du eraginik Ereduzko Prosa Gaur webgunetik jasotzen den informazioan.
Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 2 erantzun »
2008/07/16 admin
Elhuyarrek bere hizkuntza-zerbitzuak on line jarriko zituela baliatuz, Euskalbarren bertsio berria prestatu eta kaleratu dugu.
Euskalbar 3.2 bertsioaren berrikuntza nagusia frantsesezko hiztegiak kontsultatzeko aukera da. Orain Euskalterm-ek eskaintzen duen frantsesezko terminologia eta Elhuyarrek sarean jarri duen euskara-frantsesa-euskara hiztegia erabil daitezke. Horrez gain, frantsesezko lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri, Firefox frantsesez duen edonork Euskalbarren interfazea ere hizkuntza berean erabili ahal izan dezan.
Bestalde, Elhuyarren ingelesa-euskara-ingelesa hiztegian kontsultak egiteko aukera berria ere sortu da. Garapen hau Euskalbarren aurreko bertsioan ingelesezko hiztegietan egin zitezkeen kontsultak osatzera dator.
Euskalbar berriak Euskalterm-eko latinezko terminologia ere erabil dezake. Erabiltzaile batek Google Code-ren webgunean egindako iradokizun bati erantzun dio garapen honek.
Amaitzeko, hemendik aurrera Elhuyarren gaztelania-euskara-gaztelania hiztegia Elhuyarren webgune berritik atzituko da.
Euskalbar 3.2 denon gustukoa izatea espero dugu. Zuzenean instalatu nahi izanez gero, sakatu hemen. Inork iradokizunen bat badauka, ez ahaztu hemen utz dezakeela.
Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »
2007/11/25 admin
Euskalbar euskararen alorreko baliabidez hornitzen jarraitzen dugu. Erabiltzaileen iradokizunei kasu eginez, hurrengo bertsioarekin beste lau webgunetan egin ahal izango dira kontsultak:
Euskalbarren ohi den bezala, webgune hauetan kontsulta egiteko modu orokorra gaitu da. Badauzkagu kontsulta espezifikoagoak integratzeko asmoa, Euskalterm-ekin egin genuen bezala, baina oraindik ez dugu erabaki zein den aukera hori garatzeko biderik egokiena.
Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »