2010/09/29 admin
Bertsio berri honetan hiztegi gehiago gehitu dizkiogu Euskalbarri. Hain zuzen, bost gehiago dira oraindik aurrera kontsultatu ahalko diren hiztegiak:
Lehen hirurak, botoien bidez edo Enter sakatuz kontsultatzeaz gain, bilaketa konbinatuetan ere erabili ahal izango dira.
Bestalde, barran dugun botoi-kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, edozein botoi, baita hizkuntzei lotutakoak ere, ezkutatzeko aukera ematea erabaki dugu. Beraz, botoi guztiak ezkutatu edo erakutsi ahal izango dira bertsio berrian.
Azkenik, azal berria gehitu dugu bilaketa konbinatuetarako: grisleun. Eskerrik asko Gotzon Egia.
On egin.
Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »
2010/05/04 admin
Euskalbarren bertsio berri honetan Zehazki hiztegia kontsulta daiteke barran kokatutako botoi baten bidez. Horrez gain, aldaketatxo bat egin dugu testu-kutxan eta orain haren tamaina aldagarria da: kutxaren eskuineko aldea eskuinera edo ezkerra mugituz, txikitu edo handitu egin daiteke, eta horrela barran botoi gehiago edo gutxiago erakuts daitezke.
Bestalde, lehendik zeuden hurrengo akatsak konpondu dira:
Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »
2009/10/31 admin
2009ko ekainean Gmane posta-zerrenden biltegiko arduradunengandik jasotako eskari baten ondorioz, aurrerantzean ItzuL posta-zerrenda Gmanen ez kontsultatzea erabaki dugu. Irtenbide gisa, ItzuLen kontsulta Google Search bidez egiten du orain Euskalbarrek. Aldaketa hau egingo genuela baliatuta, beste hobekuntza batzuk sartu genituen bertsio berrian. Erabiltzaileentzako nabarmenena Labayru hiztegiaren kontsulta gehitu izana da. Orain bizkaiera eta batua uztartzen dituen hiztegi hau kontsultatu ahal da bai modu sinplean bai bilaketa konbinatuetan.
Bertsio honetarako egindako beste zenbait aldaketa teknikoagoen ondorioz, Euskalbar ezin izango da instalatu Firefoxen bertsio zaharrenetan. Euskalbar instalatu nahi duenak edo bertsio berri honetara eguneratu nahi duenak ezinbestez eduki beharko du duela urte t’erdi argitaratutako Firefox 3.0 bertsioa edo berriagoa.
Euskalbarren bertsio hau, 3.5 deitu genuena, Mozillaren hedapenen webgunean (AMO) argitara zezaten itxaroten ari ginela, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegia sareratu zuen duela bi aste. Baliabide hau Euskalbarren integratzea garrantzitsua zela erabaki genuen eta berehala prestatu genuen Euskalbarren eguneraketa azkarra, 3.6 bertsioa, eta AMOra bidali genuen. Azkenean, gaur argitaratu dute, eta laster Euskalbar instalatuta daukaten ordenagailuek gehigarria eguneratzeko oharra jasoko dute.
Bi bertsio hauetarako egindako aldaketa guztien zerrenda hemen dago.
Euskalbarren bertsio berriena instalatu nahi izanez gero, sakatu hemen.
Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »