2007/12/27 admin
Gotzon Egiak Euskalbarrentzako azal bat bidali digu.

Dotore-dotorea, ezta? Mila esker, Gotzon.
Azala erabiltzeko, sakatu irudiaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin eta hautatu “Gorde lotura honela…”. Gero, joan Euskalbarren “Hobespenak” koadroko “Azalak” atalera eta hautatu deskargatu berri duzun CSS fitxategia.
Funtzionamendua kategorian sailkatua | 3 erantzun »
2007/12/15 admin
Euskalbarren 3.1 bertsioari azal pertsonalizatuak erabiltzeko aukera gehitu diogu.
Azalak, izatez, kontsultaren edukiari itxura emateko erabiltzen diren CSS motako fitxategiak besterik ez dira. Orain arte, aplikazioak berak barnean zekartzan hiru azal erabil zitezkeen soilik. Bertsio berrian kanpotik kargatutako azalak ere erabili ahal izango dira. Adibide gisa, bi azal berri sortu ditugu, hau eta hau.

Oso erraz erabiltzen dira: gorde azala ordenagailuko direktorio batean, joan Euskalbarreko “Hopespenak” koadroko “Azalak” atalera, eta hautatu gordetako azala “Arakatu” botoiaren bidez. Hortik aurrera, kontsulta bat egiten den bakoitzean azal berria erabiliko da.
CSSa menderatzen baduzu, azal horietako edozein hartu eta zure gustura molda dezakezu, Euskalbarrek itxura berezia izan dezan. Azal politen bat sortzen baduzu, ez ahaztu guri bidaltzea, eta webgune honetan jarriko dugu denon eskura.
Funtzionamendua kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »
2007/12/12 admin
Euskalbarren azken bertsiora eguneratu den jendearen artean, zenbaitek arazoak eduki dituzte barrako hainbat botoirekin kontsultak egiteko.
Auzi hau konpontzeko lehen bidea Euskalbar desinstalatu eta berriro instalatzea izan ohi da. Hau eginda ere arazoak bere horretan jarraitzen badu, mesedez idatzi posta elektroniko bat niri (Asier Sarasua) eta Euskalbar leheneratzeko argibide gehiago emango dizkizuet.
Funtzionamendua kategorian sailkatua | 5 erantzun »
2007/12/10 admin
Aurreko mezuan esan bezala, eguneraketa honekin euskararen baliabide gehiago kontsultatu ahal izango dira Euskalbarren bidez: Ereduzko Prosa Gaur, Klasikoen Gordailua, Wikipedia eta Elebila.
Horrez gain, Euskalbarren erabiltzaileen eguneroko lana erraztuko duten zenbait laster-tekla sortu ditugu:
- Ktrl+Alt+A: barra erakutsi/ezkutatzeko
- Ktrl+Alt+Z: hizkuntza hautatzeko botoiaren zentzua aldatzeko
- Ktrl+Alt+S: Euskalbarren testu-kutxara joan eta bertan dagoen testua hautatzeko
- Ktrl+Alt+H: hiztegien menua erakutsi/ezkutatzeko
- Ktrl+Alt+T: testuinguru-menua erakutsi/ezkutatzeko
Bertsio berria Mozilla gehigarrien webgunetik deskarga eta instalatu daiteke. Hurrengo egunetan bertsio berri honen gainerako berrikuntzak azalduko dizkizuegu. Berrikuntzen zerrenda osoa hemen dago.
Bertsioak, Funtzionamendua kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »
2007/11/15 admin
Bideo honetan Euskalbarren 3.0 bertsioak dituen aukera nagusiak erakusten dira.
Bertsioak, Funtzionamendua kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »