Euskalbar

Zenbat jendek erabiltzen du Euskalbar?

2008/04/04 admin

Mozilla fundazioak gehigarrien AMO webgunea berritu ondoren, Euskalbarren deskargen estatistika osatuagoak eskaintzen hasi dira. Orain, eguneko eta asteko zenbat deskarga egon diren jakiteaz gain, bertsioz bertsio dauden deskargak ikus daitezke, bai eta sistema eragilearen araberako deskargak ere (azken hau Euskalbarren kasuan oraindik ez dabil). Horrez gain, erabiltzaile aktiboen kopurua zenbatzen da, alegia, Euskalbar instalatuta daukaten eta eguneraketa bila AMOrekin konektatzen den erabiltzaile kopurua (Firefox irekitzean, instalatutako gehigarrien eguneraketak bilatzen ditu automatikoki).

AMOk estatistikak modu pribatuan utzi edo publiko egiteko aukera ematen du, eta guk denok ikusteko moduan uztea erabaki dugu. Hemen dauzkazue:

  • Euskalbarren estatistikak

Bestelakoak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

Sari bat eman diote Euskalbarri: bi@2007

2008/02/06 admin

Zazpi@2007 saria

Eta ez da nolanahiko saria: hor goian ikus daitekeen banner polita oparitu digute.

Teknopataren txokoan lehiaketa bat antolatu dute 2007an euskarazko mundutxo digital honetan onenak izan omen diren ekarpenak hautatzeko. Azkenean internauten botoei esker bigarren postua eskuratu dugu. Seguru guk baino lan gehiago egin dutenek atzerago gelditu direla, baina ze arraio, kristoren ilusioa egiten digu.

Eskerrik asko Euskalbar erabiltzen duzuen milaka lagunei. Ez da txantxa, ez, Mozillako webguneko estatistikek gezurrik ez badiote:

  • Euskalbar 3.0: 3.500 deskarga
  • Euskalbar 3.1: orain arte, 4.500 deskarga

Eskerrik asko denoi.

Bestelakoak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

  • Bestelakoak kategoriako fitxategiak arakatzen ari zara.

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.