Euskalbar

Euskalbar 3.7 bertsioak Zehazki hiztegia dakar

2010/05/04 admin

Euskalbarren bertsio berri honetan Zehazki hiztegia kontsulta daiteke barran kokatutako botoi baten bidez. Horrez gain, aldaketatxo bat egin dugu testu-kutxan eta orain haren tamaina aldagarria da: kutxaren eskuineko aldea eskuinera edo ezkerra mugituz, txikitu edo handitu egin daiteke, eta horrela barran botoi gehiago edo gutxiago erakuts daitezke.

Bestalde, lehendik zeuden hurrengo akatsak konpondu dira:

  • Hiztegi Batua bilaketa konbinatuetan ezin kargatu izana
  • Bergarako hiztegiaren URLa aldatu zen eta ez zen kargatzen
  • Labayru hiztegia bilaketa konbinatuetan erakustean arazoa zeukan Windowsen

Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »

Euskalbar 3.5 eta 3.6: bi eguneraketa batera

2009/10/31 admin

2009ko ekainean Gmane posta-zerrenden biltegiko arduradunengandik jasotako eskari baten ondorioz, aurrerantzean ItzuL posta-zerrenda Gmanen ez kontsultatzea erabaki dugu. Irtenbide gisa, ItzuLen kontsulta Google Search bidez egiten du orain Euskalbarrek. Aldaketa hau egingo genuela baliatuta, beste hobekuntza batzuk sartu genituen bertsio berrian. Erabiltzaileentzako nabarmenena Labayru hiztegiaren kontsulta gehitu izana da. Orain bizkaiera eta batua uztartzen dituen hiztegi hau kontsultatu ahal da bai modu sinplean bai bilaketa konbinatuetan.

Bertsio honetarako egindako beste zenbait aldaketa teknikoagoen ondorioz, Euskalbar ezin izango da instalatu Firefoxen bertsio zaharrenetan. Euskalbar instalatu nahi duenak edo bertsio berri honetara eguneratu nahi duenak ezinbestez eduki beharko du duela urte t’erdi argitaratutako Firefox 3.0 bertsioa edo berriagoa.

Euskalbarren bertsio hau, 3.5 deitu genuena, Mozillaren hedapenen webgunean (AMO) argitara zezaten itxaroten ari ginela, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegia sareratu zuen duela bi aste. Baliabide hau Euskalbarren integratzea garrantzitsua zela erabaki genuen eta berehala prestatu genuen Euskalbarren eguneraketa azkarra, 3.6 bertsioa, eta AMOra bidali genuen. Azkenean, gaur argitaratu dute, eta laster Euskalbar instalatuta daukaten ordenagailuek gehigarria eguneratzeko oharra jasoko dute.

Bi bertsio hauetarako egindako aldaketa guztien zerrenda hemen dago.

Euskalbarren bertsio berriena instalatu nahi izanez gero, sakatu hemen.

Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 3 erantzun »

Euskalbar 3.4 euskara-japoniera hiztegiarekin dator

2009/03/18 admin

Euskalbarren bertsio berri honek Goihata enpresak egindako eskakizun zehatz bati erantzun dio. Goihataren laguntzarekin garatuta, argitaratu berri den Euskalbar 3.4 bertsioak euskara-japoniera hiztegian kontsultak egitea ahalbidetzen du. Horrez gain, japonierako lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri.

Euskalbar moldatuko genuela baliatuta, beste aldaketatxo bat sartu dugu: orain Ereduzko Prosa Gaur webguneko kontsultak beste metodo bat erabiliz egiten dira, baliabide honen arduradunen iradokizunari jarraituz. Aldaketa honek ez du eraginik Ereduzko Prosa Gaur webgunetik jasotzen den informazioan.

Bertsioak, Hiztegi eta baliabideak kategorian sailkatua | 2 erantzun »

Euskalbar 3.3 AMOn argitaratu dute jadanik

2009/01/25 admin

Hilabete igaro ondoren, azkenik Mozillaren addons.mozilla.org (AMO) webguneko editoreek oniritzia eman diote Euskalbarren bertsio berriari. Aurreko bertsioa egun batetik bestera gainbegiratu baziguten ere, oraingoan denbora gehiago behar izan dute. Kontuan hartu behar da AMOren editore gehienak boluntarioak direla, eta hedapenak gainbegiratzeko lana ez dela lanik gustagarriena ere. Hala ere, pixka bat azkarrago egin zezaketen, ezta? ;-)

Datozen egunetan zuen Firefoxen jasoko duzue Euskalbar eguneratzeko oharra. Itxaron nahi ez baduzue eta lehenbailehen erabili nahi baduzue, joan Firefoxeko “Tresnak > Gehigarriak” atalera eta sakatu “Bilatu eguneraketak” botoia.

On egin.

Bertsioak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

Euskalbar 3.3: Firefox 3.1erako prestatutako bertsioa

2008/12/28 admin

Firefox 3.1 kaleratzeko oraindik denbora asko falta bada ere, bertsio horrekin bateragarria den Euskalbarren bertsio berria prestatu dugu. Hiru aldaketa txiki egin dizkiogu, besterik ez. Alde batetik, Euskaltzaindiak bere webgunea berritu duenez, moldaketatxo batzuk egin behar izan ditugu Euskalbarrek Hiztegi Batuaren kontsultak modu egokian egin ditzan. Bestetik, Open-tran datu-baserako kontsultak orain kontsulta konbinatu gisa ere egin daitezke. Azkenik, Elhuyarren hiztegiak kontsultatzean azentu-markekin zegoen arazoa konpondu da.

Euskalbarren bertsio berria Mozillaren AMO webgunean dago abenduaren 17tik, AMOko editoreek oniritzia eman diezaioten zain. Ordura arte, ez duzue jasoko eguneraketaren berri zuen Firefoxen.

Hala ere, Euskalbar berria probatzeko irrikan bazaudete, AMO webgunean izena eman eta ondoko helbidetik instala dezakezue:

https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addons/versions/5811#version-3.3

Kontuan izan AMOko erabiltzaile-kontua sortu beharko duzuela bertsio berri hau eskuratu nahi baduzue.

On egin.

Bertsioak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »

« Aurreko mezuak
  • Bertsioak kategoriako fitxategiak arakatzen ari zara.

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.