Euskalbar

Azal pertsonalizatuak Euskalbarren

Euskalbarren 3.1 bertsioari azal pertsonalizatuak erabiltzeko aukera gehitu diogu.

Azalak, izatez, kontsultaren edukiari itxura emateko erabiltzen diren CSS motako fitxategiak besterik ez dira. Orain arte, aplikazioak berak barnean zekartzan hiru azal erabil zitezkeen soilik. Bertsio berrian kanpotik kargatutako azalak ere erabili ahal izango dira. Adibide gisa, bi azal berri sortu ditugu, hau eta hau.

Euskalbarren azalak

Oso erraz erabiltzen dira: gorde azala ordenagailuko direktorio batean, joan Euskalbarreko “Hopespenak” koadroko “Azalak” atalera, eta hautatu gordetako azala “Arakatu” botoiaren bidez. Hortik aurrera, kontsulta bat egiten den bakoitzean azal berria erabiliko da.

CSSa menderatzen baduzu, azal horietako edozein hartu eta zure gustura molda dezakezu, Euskalbarrek itxura berezia izan dezan. Azal politen bat sortzen baduzu, ez ahaztu guri bidaltzea, eta webgune honetan jarriko dugu denon eskura.

Mezu honen argitaratze data 2007/12/15 da, eta Funtzionamendua kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Arazorik Euskalbarrekin?
Grisleun, azal berria Euskalbarrekin erabiltzeko »

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.