Euskalbar

Arazorik Euskalbarrekin?

Euskalbarren azken bertsiora eguneratu den jendearen artean, zenbaitek arazoak eduki dituzte barrako hainbat botoirekin kontsultak egiteko.

Auzi hau konpontzeko lehen bidea Euskalbar desinstalatu eta berriro instalatzea izan ohi da. Hau eginda ere arazoak bere horretan jarraitzen badu, mesedez idatzi posta elektroniko bat niri (Asier Sarasua) eta Euskalbar leheneratzeko argibide gehiago emango dizkizuet.

Mezu honen argitaratze data 2007/12/12 da, eta Funtzionamendua kategorian dago sailkatuta. Mezu honen erantzunak RSS 2.0 bidez jarrai daitezke. Mezu bat utz dezakezu, edo trackback egin zure webgunetik.

« Hemen dago Euskalbar 3.1
Azal pertsonalizatuak Euskalbarren »

5 erantzun “Arazorik Euskalbarrekin?” mezuan

  1. Eneko Gotzon Ares-(e)k esan du:
    2007/12/27 / 3:41 pm

    Arduradun agurgarri, egunon :)
    Mac OS X (PowerPC 10.4.11) eta Firefox frantsesaren erabiltzaile izateagatik ukan al daitezke arazoak Euskalbarrekin?
    Eskerrik asko.
    Beti aurrera, beti hobera… :)

  2. admin-(e)k esan du:
    2007/12/27 / 11:02 pm

    Badago Euskalbar Mac-en erabiltzen duen jendea (uste dut Joxe Aranzabalek halaxe darabilela), eta oraindik ez zaigu inolako kexarik iritsi.

    Euskalbar Firefox frantsesean erabiltzeak daukan “eragozpen” bakarra da Euskalbarren menuak euskaraz ikusiko dituzula, ez frantsesez.

    Arazo zehatzen bat badaukazu, galdetu beldur barik eta konpontzen saiatuko gara.

  3. IƱigo-(e)k esan du:
    2008/05/28 / 4:48 pm

    Kaixo lagunok:
    Uste dut barrako hainbat lotura ez dabiltzala ondo neurean. Honako hauek dira. Aldez aurretik, mila esker.

    Harluxet

    http://www1.euskadi.net/harluxet/aurkezpena.asp

    3000

    http://www1.euskadi.net/cgi-bin_m33/DicioIe.exe?Diccionario=CAS&Idioma=CAS&Txt_Castellano=

    Hiztegi Batua

    http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=

    Ereduzko Prosa

    http://www.ehu.es/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu.pl?oso=1&check0=1&non=bietan&check1=1&mota1=hitza&hitza1=

  4. admin-(e)k esan du:
    2008/05/28 / 7:23 pm

    Egunero erabiltzen ditut 3000 eta Hiztegi Batua Euskalbarretik, eta normalean ez dut arazorik izaten. Harluxet eta Ereduzko Prosa oraintxe bertan probatu ditut eta ondo funtzionatzen ari dira.

    Egia da zenbaitetan hiztegi batzuk ez dutela erantzuten, baina arazo hori hiztegia ostatatuta dagoen webguneari leporatu behar zaio gehienetan, Euskalbar bitartekari hutsa baita.

    Hiztegiren batek Euskalbarretik kontsultatzean huts egiten duenean, saia zaitez hiztegira sartzen Euskalbar erabili gabe. Horrela arazoa Euskalbarrena ala hiztegiarena den egiaztatu ahal izango duzu.

  5. ander-(e)k esan du:
    2008/07/10 / 8:13 am

    Firefox eguneratu nuen batean (3.0 bertsioan nago orain), euskalbarrek funtzionatzeari utzi zion. Edozein hiztegi sakatuta ere, google translateren orria agertzen da beti. Euskalbar desinstalatu eta berinstalatu dudan arren, arazoak berean jarraitzen du.

Utzi erantzuna

  • Informazioa

    • Honi buruz
    • Nola instalatu
    • Bidali iradokizunak
    • Lagundu garapenean
    • Azalak
  • Mezuak

    • Bertsioak (8)
    • Bestelakoak (2)
    • Funtzionamendua (5)
    • Hiztegi eta baliabideak (5)

Euskalbarren webgunea WordPressekin egina dago eta EuskalGNUren zerbitzarian ostatatua dago | Azala Bobek sortu du.