Honi buruz
Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara Firefoxen instalatzen den tresna-barra bati esker.
Euskalbarrekin euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da. Euskalbarren azken bertsioak honako hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko aukera ematen du:
- Euskalterm
- 3000 Hiztegia
- Elhuyar
- Labayru
- Morris
- Open-tran
- Goihata
- Hiztegi Batua
- Orotariko Euskal Hiztegia
- Adorez sinonimoak
- UZEI sinonimoak
- ItzuL posta zerrenda
- Harluxet
- Wikipedia
- Mokoroa
- Intza
- Eurovoc
- Bergarako hiztegia
- Eraduzko Prosa Gaur
- ZT Corpusa
- CorpEus
- Opentrad
- XUXENWeb
- Elebila
